NESKEK ETXEKO AZKEN PARTIDUAN GARAIPENA LORTU DUTE
Joan den asteburuan jokatu zuten neskek LF CHALLENGE-ko etxeko azkenengo partidua. Partidu guztia markagailuan atzetik joan ziren, baina azkenengo laurdenean jokaldi bikainak eginez eta defentsa gogor baten bitartez, markagailuan aurretik jartzea lortu zuten. Zaletu ugari izan ziren Azkoitikok kiroldegian nesken etxeko azkenengo partidua ikusten eta giro bikaina egon zen.